MICHEL ITURRI LABEGUERIE PEYO SEMEA KANTARI
MICHEL ITURRI LABEGUERIE PEYO SEMEA KANTARI
Duela 40 bat urte zendu dela Michel Labèguerie kantari, olerkari eta politikaria. Bere homenez sortu zen duela 20 urte "Michel Labèguerie-ren lagunak" elkartea.
Bere heriotzaren 40. urtebetzea ospatzeko elkartea eta bere familiakoek erabaki dute zerbait berezi egin behar zela eta ondorioz, disko baten proiektua sortu da. Disko bikoitz horretan, Michel Labèguerie-ren 20 bat kantu badira, Peyo, bere semeak, kantatuak eta zonbait musikariz lagundurik. Garrantzitsua zen Peyo Labèguerie-rentzat musika eder batez lagunduak izatea kantu horiek.
Michel Labèguerie bere garaian lehena izan zen gitarra sartzea euskal musikan eta ondorioz gitarraz gain, beste aire musika tresna batzuen sartzea erabaki du bere semeak.
"Michel iturri Labèguerie Peyo semea kantari" deitzen da disko hori eta barnean diren 20 musiken artean, 2 kantu badira Michel Labèguerie-ren botzarekin.
Note Commentaires (0)